XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): auzoko kooperatiban hire amak erosi ohi zuen
Baina egunak joan egunak etorri eta hazkureak bere hartan dirau.
Gauzak horrela, medikuarengana joateko posibilitatea hasi haiz hartzen seriotzat, eta osasunagiri guztiak tajuz antolatzen eta berrizten bidenabar.
Ez haiz ohartu, haatik, bisitaren bigarren arazoaz eguna eta ordua telefonoz zehaztu duan arte: zer esan medikuari, zer erakutsi, eta zer esango dian batez ere.
Baina ordurako berantegi, eta medikuari eta alboko erizainari heure pena eta atsekabeen berri ematea beste erremediorik ez zaik geratu, bai eta beraiek agindutako praka-jaiste, makurtze, etabarreko beste adierazpen fisiko guztiez hornitu ere.
Orduantxe bai, barnea lehertzen sentitu duala, nahiz eta hire oihuek eta aihenek inoren errukia piztea lortu ez.
Hatzamarra atera, gomazkoa saskira bota, eskuak garbitu
Eta lasai asko geratu da, erizainak eskuratu berriko hire txartelaren datuak fitxeroan sartzen dituen bitartean.